Flash Player behar duzu
 

Bideo gehiago

Bideoak atalean bi lan berri sartu ditugu. Batean, Baionan egin zen aurkezpenaren zatia ikus daiteke. Bestean, Iruñean eta hernanialdean egin ziren aurkezpenenak ikusiko dituzu. Hau da horietako bat:

Iritzi artikuluak

Jean-Louis Davantek (euskaltzaina eta idazlea), eta Pako Sudupek (idazlea) milakabilakari buruzko iritzi artikuluak idatzi zituzten, Berria egunkarian. Irakurri nahi badituzue hementxe duzue aukera:

Davanten iritzia eta Suduperen iritzia

Bilboko “egun pasa” irudietan

12 orduko egun pasa egin zuen milakabilakak Bilbon joan den larunbatean. Denbora tarte horretan, herritar asko izan ziren ariketarekin bat egin eta kamioira igo zirenak argazkia ateratzera. Larunbateko eguna gogoratzeko argazkiak dira beheko hauek:

julio-ibarra-eta-ines-intxausti-irakurtzen2.jpgatzerritarrak2.jpgsinadurak2.jpgidazleak-jaian2.jpgbenetako-fenomenoak2.jpgjendea2.jpgmarruecosko-gazteak-leioan-bizi-direnak2.jpgsantutxuko-abesbatza2.jpgfeos-pero-majos2.jpg

Denon beharra dago hemen

Gero eta gehiago gara errespetua eskatzen dugunak, baina, ez da nahikoa! Ikusten denez, herritarrak olymp trade es seguro pixkanaka aktibatzen ari garen bitartean, prozesuak ez du aurrera egiten. Kontrapausu baten antzeko zerbait ari da gertatzen. Horrek zer pentsatua eman behar digu. Beraz, herritarrok, denon beharra dago hemen. Sor dezagun harresi sendo bat ahalik azkarren. Ez gaitezen egon eragile politikoei begira, etxean jazarrita, zain. Geu gara eragile behinenak. Mugi gaitezen. Ez al gara nazkatu? Ez al da nahikoa?

Errespetuaren espazioa, hitza eta erabakiaren espazioa, eskubideen espazioa, hori da geurea. Eman zeure iritzia, esan zein den zure irudipena. Oihukatu, eskatu, aldarrikatu. Hartu milakabilakan parte. Igo kamioira eta atera argazkia. Gogoratu gure desira dela jokoan dagoena. Urte luzetan irauten ari duen egoeraren amaiera dela jokoan dagoena.

Bide batez, azken hausnarketa bat egin nahi genuke. Egun eragile nagusiak bakoitza bere estrategiari lotuak ageri direlakoan gaude, eta hauteskunde kanpaina kasik abiaturik, oso kezkagarria da alderdien arteko hautes-lehiak gatazka politikoa konpontzeko zeregina estaltzea edo bigarren mailan uztea.

Alderdiok gatazka politikoa konpontzea funtsezko zeregina duzue. Gizarteak hala exijitzen dizue. Beraz, zein da zuen proposamena konponbidea lortzeko? Zuek egin zuon lana, eta eraman gizartea errespetuzko egoera batera. Lan horretan herritarron babes osoa izango duzue.

Ipar Euskal Herriko aurkezpena

baiona.gif

Milakabilakaren mezua zabaldu da Ipar Euskal Herrian. Horrez gain, ordea, Jean Luis Davant idazleak eta Jean Haritschelar Euskaltzaindiak lehendakari ohiak bakea lortzeko Gobernu frantsesari dagokion lana egiteko eskatu diote milakabilakaren izenean. Alderdien interesen gainetik, herritarren konponbidearen aldeko borondate fermua erakus dezala, estatu frantzesak baduelako zerikusirik Euskal Herriko gatazkan. Horren erakusle dira presondegietan diren mugaz bi aldeetako euskaldunak.

Prozesuan aurrera egiteko bortizkeriarik gabeko egoera beharrezkoa da. Elkarrizketa beharrezkoa da iq option web egiaz akordio demokratikoa erdietsi ahal izateko. Badakigu bortizkeriarik gabeko egoera behin baino gehiagotan hautsi dela azken hilabete hauetan. Horregatik, nehoiz ere berriro hautsi ez dadin eragile erabakitzaileei eskatzen dieguna zera da:

Elkarrizketari lotzeko borondate fin eta zina erakuts dezatela, betiko gatazkaren gainditzeko xedea betetzeko gisan; keinuak, borondate adierazpenak eta bermeak elkarri erakuts diezaizkietela, serioski eta zintzoki.

Baina euskal jendarteari ere eskatu beharrean gaude. Prozesuaren alde egin behar dugu, nork bere aldetik milakabilaka ariketa iraunkorrean parte hartuz. Jendarteak betiko bakea ekarriko duen prozesua eta akordioa nahi du; eta errespetua da prozesuaren bideratzeko eta akordioaren erdiesteko gakoa.

Baionako aurkezpena babestu dutenen artean daude: Jean-Luis Davant, Jean Haritschelar, Xantal Torre, Txomin Pellen, Pantxin Duhart, Erramun Martikorena, Sylvie Laplace, Maite Bergara, Battitte Lartzabal, Koko Abeberri, Amaia Fontang, Patxi Noblia, Mertxe Colina, Manex Pagola, Mixel Etxeberri, Mixel Aire, Txomin Arranbide, Sustrai Colina, Eñaut Etxamendi, Eñaut Larralde, Jeanne Kreckelberg, Maite Goienetxe, Ugutz Robles, Irkus Robles, Andde Duhalde, Mattin Partarrieu, Isabel Etxeberria, Mixel Mendiburu, Pell Jorajuria, Catherine Berasaluze, Panpi Sainte-Marie, Mixel Berhogoirigoin, Amets Arzallus, Didier Rouget, Lutxi Otxandabaratz, Ximun Haran, Jean Fagoaga, Bernadette Berra, Frantxua Unhasobiscay, Pantxika Maitia, Odile Hiriat, Lorea Zeziaga, Xabier Perez Susperregi, Ttotte Etxebeste, Marise Cachenaut, Mari Jose Basurko, Pierres Xarriton, Zigor Goieaskoetxea, Julen Madariaga, Amaiur Lujanbio, Battitte Ameztoi, Amaia Aire, Claude Larrieu,Gillermo Etxabarria, Danielle Albisu, Ihintza Ostolaza, Asisko Urmeneta, Andoni Iturrioz, Pello Berhokoirigoin, Arritxu Santamaria, Xole Mariluz, Marilux Zaldunbide, Catherine Fevre, Aritza Canblong eta Dominika Laguerre.

Abian da milakabilakaren kamioia

Aurrerantzean gure ariketaren ardatzetako bat izango den ekimena aurkeztu dugu, Hernanin. Errespetua hitza daramala, herriz herri Euskal Herri osoa zeharkatuko duen kamioia. Errespetua Euskal Herriari, herritarrei eta erabakiari. Konponbidearen alde herritarren atxikimendua argazkietan bilduko duena. Bertaratuko den herritar bakoitzaren aurpegia jasoko duen argazkia. Bakearen eta elkarrizketaren alde egin eta Euskal Herria errespetatzeko eskaerari atxikimendua emateko aukera emango duena. Bidaia hastea bezain garrantzitsua da ongi amaitzea; denon artean lortuko dugu.

Artistak, idazleak, bertsolariak eta musikariak. Denak bildu dira gaur Durangoko Plateruenea kafe antzokian Euskal Herriari, herritarrei eta erabakiari errespetua eskatzeko. Gatazkaren konponbidearen gakoak hor daudela dakigulako, errespetu eskaeraren indarrak bildu behar ditugu: milaka bilakatu.

Benetako bake iraunkorra eta justua hortik etorriko da. Horregatik, herritarron parte hartzea ezinbestekoa da. Prozesua bideratzeko eta indartzeko akuilu lana egiteko garaia da. Aritu eta aritu jardutekoa. Eta gaurkoa iq option sitio oficial sektoreka egin daitekeen lanaren isla da. Han bildutakoek konpromisoa erakutsi dute herritarren artean itxaropenari aurpegia eta ahotsa jartzeko ariketa egiteko. Bakoitzak egiten dakienetik abiatuta, konponbideari begirako ekarpena egitea de helburua. Hori da Euskal Herriko gatazkaren konponbideari begira herritarren parte-hartzea bultzatzea xede hartuta bilatzen duguna.

Plateruenan parte hartu dutenak dira: Porrotx eta Marimotots pailazoak, Txan magoa, Iratxe Ibarra, Fredi Paia eta Xabier Amuriza bertsolariak, Oreka TX taldeko Igor Otxoa, Tasio marrazkilaria, Ken 7 musika taldeko Eñaut Elorrieta, Amaia Zubiria abeslaria, Mikel Lertxundi eskultorea, Iñaki Saratxaga artista, Castillo Suarez, Fito Rodriguez eta Pady Rekalde idazleak eta Saroi Jauregi telebistako aurkezlea.

Milaka lagunen gogoa

guggem-ona1.gif

15.000 lagun bildu gara Gugghengeimetik abiatu den manifestazioan. Gustura gaude egindakoaz, baina batik bat, bertan sortu zen giroaz. Sentsibilitate askotako jendea eroso sentitzea lortu zen, eta pozik gaude. Gainera, 400 bolondresek izena eman dute milakabilaka ariketan parte hartzeko. Herritarrok konponbidea lortzeko dugun gogoaren isla da hori. Eta haziz joango gara.

Herritarron garaia da!

mlkblk-ficoba2.gif

Ordua da. Harresia egitera gatoz, herritarron olatua harrotzera. Geure ahalmenean sinesten dugulako, indarra dugulako eta alderdikeriez kokoteraino gaudelako, herritarrak herri honen etorkizunaren jabe izatera deitzen ditugu. Bildu gaitezen guztiok otsailaren 3an Bilbon, eta eska ditzagun Elkarrizketa. Errespetua Euskal Herriari eta Bakea.

Eskubide guztien defentsan atera gaitezen kalera. Pankartarik gabe, herritar gisa. Eragile politiko zein instituzioen adierazpenetatik urrun. Horren haritik, eragile politikoei herritarrek egin nahi duguna eta egitea erabakitzen duguna errespetatzeko, eta beraz, gure bilkuran adierazpenik ez egiteko eskatzen dugu. Azaldu behar baduzue beste guztiok egingo dugun moduan herritar gisara azaldu, bakoitzak bere burua ordezka dezala. Behin eskatzen jarrita, zuen, politikarion egitekoa betetzeko eskatzen dizuegu: hitz egiteko eta jasaten dugun gatazka politikoa konpontzeko. Gure babesa baduzue. Negoziazioaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten dugu. Bakea nahi dugu, benetako bakea. Eskubide guztien errespetuan eraikitako bakea. Badakizue: Errespetua Euskal Herriari, herritarrei eta erabakiari.

3-reyes1.gif

Euskal gizartearen arlo ezberdinetako hamaika lagun bildu gara Iruñeako Tres Reyes hotelean errespetua ozen eskatzeko. Alderdien interpretazioez haratago eta milaka eta milaka herritarren gogoarekin bat eginez, elkarrizketa eta konponbide demokratikoaren alde agertu nahi dugu.

Euskal Herriak beste zerbait merezi duelakoan gaude, eta euskal gizarteak halaxe nahi duelakoan ere bai. Horregatik, une hauskor eta korapilatsu honetan euskal gizarteari dei egiten diogu norberak bere ekarpen positiboa egiteko. Gizarteak zer esana baduelako. Ez dugulako ezer egin gabe egon nahi. Gure izenean baina guk parte hartu gabe asko hitz egin eta egiten delako.

Are gehiago azkenaldian sortu diren zailtasunak kontuan izanda. Krisialdia deitu diogu. Ongi. Orduan, aurre egin beharko diogu eta modu bakarra dago: Zubiak indartu eta alde askotariko elkarrizketak sustatu, eta horretaz gain edo horren gainetik, ariketa askotarikoak egin, bakea eta konponbide demokratikoaren aldeko herritarren borondate irmoak isla izan dezan.

Argi dago elkarrizketa sustatzeko bortizkeriarik gabeko egoera behar-beharrezkoa dela. Kolpeari kolpeka erantzuteko dinamikak ez duela inoiz ezer konponduko. Bortizkeriarik gabeko egoera berriro hautsi ez dadin dagokien eragile politikoei elkarrizketari heltzeko borondate sendo eta zintzoa erakuts dezatela exijitzen diegu. Gatazka gainditzeko pausoak eman ditzatela. Gizarteak, berriz, prozesua babesten lagundu behar du. Hau da, guk lagundu behar dugu. Euskal gizartearen gehiengo oso zabalaren borondatearen adierazpena gero eta indartsuagoa izatea lortu behar dugu, horixe baita prozesua babes dezakeen bakarra. Inposizioaren bidez jokatu nahiko lukeen orori mara gorria erakutsiko lioke horrek.

Beraz, dagokion eragileek heldu diezaiela berriro elkarrizketari. Giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak bermatu, bake prozesua posible egingo duten baldintza demokratikoak sortu, alegia.

Errespetua eta demokrazia Euskal Herriari. Errespetua euskal herritar guztien eskubideei. Demokrazia, euskal gizartearen borondatea eta erabakiak errespetatuak izan daitezen. Hori da eskatzen duguna.

Milakabilakaren manifestuarekin bat egiten dutenen artean gaude: Hasier Etxeberria, Amets Arzallus, Maite Aristegi, Manex Pagola, Castillo Suarez, Nekane Txapartegi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Edurne Larrañaga, Jean Louis Davant, Begoña Zabala, Joxe Azurmendi, Hiart Leitza, Fito Rodriguez, Ilazki Serrano, Tomas Urzainki, Sagrario Aleman, Fermin Muguruza, Amaia Zubiria, Iñaki Perurena, eta Arantxa Arrien, besteak beste.